Pertsonak garelako

04:10

GURPILTREK BERRIAK


Orain egun gutxi, Montes Solidarios elkarteari esker, ezezagun baten eskutitza irakurri ahal izan genuen. Bertan, bere aisialdi propioa izateko eskubidea eskatzen zuen besterik ez. Baina horretarako zer eta kanpora joan behar aseguratua egon ahal izateko.

Egia esan franko ahaztu egiten zaigu ezgaitasun eta disfuntzionalitate guztien gainetik pertsonak garela, eta pertsonak bezala eskubideak ditugula. Gutunean argi eta garbi azaltzen den moduan, pertsona guztiak aisialdia izateko eskubidea dugu eta hau 1949. klarki azaltzen da mundu mailan eginiko giza eskubideen deklarazioan. Ondorioz, beste behin hau aldarrikatu behar izana lotsagarria iruditzen zaigu, eta are gehiago XXI. Mendean gaudela jakinik.

Gure kasuan, hots, Gurpiltrek taldearen kasuan, talde berri bat garela esan dezakegu, baina honek guztiak guregan ere nola edo hala eragina du. Eta hori hala izanik, bai Montes Solidarios nahiz eskutitza idatzi duen horren alde, nahiz edozein gauza dela eta mendia bezalako aisialdiaz disfrutatu ezin duen pertsona guztien alde joko dugu orain eta beti. Eta hori guztia soilik disfuntzionalitate guztien gainetik pertsonak garelako.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi