BLOGA
BERRIAK

2019/10/09

Lilura bertan da



Dantza bat; naturaren konpasa barneratzen duten belatxingak. Haizeak txoko guztiak hartu ditu bere gain; gu laztantzen ari da; eguzkiak beharrezkoa duena berotzen; eta gure pausoak aparteko isiltasuna hausten; lilura bertan da. Pertsonen arteko konexioa benetakoa denean ez da formulik hain aberatsa den algoritmoa argitzeko. Besterik gabe... harrigarria da. Baina prozedimendu horri berari naturak bere edertasun osoan testuinguru paregabea batzen diogunean, aparteko fenomeno bat sortzen da;  

2019/10/03

Valderejo isiluneen artean

Imagen prestada por la web http://orlegy.com

Valderejo. Inorena ez den askoren lur. Beti sentimendu askearen gailurrean. Nahiz herri ugarik araztasunez beteriko freskura besarkatu, ez da inorengan loturik egon. Hortik bere dirdira eta bere paisai basatia; eta hortik edozein animalien paradisua 

Gailurren arteko zirkuan, hegazti harrapariak bazka itxaroten dute pazientziaz. Gu, aldiz, nahiago beraien pazientziaz disfrutatu elikagai bihurtu baino. Soilik horrexegatik, korronteen isiluneak entzutea merezi du eta horretara goaz. Eta zer hobeto mentore ikaragarri bat alboan edukitzea baino.

2019/09/15

Sarea sortzen

Premios 20BlogsSen onak eskaintzen dugun espazioa primizia ez dela pentsarazten digu. Inguratzen gaituen naturaz disfrutatzea zerbait ikaragarria ez dela iruditzen zaigu. Aldiz, nahiz nazioartea aniztasun funtzionalaren inguruan garapena nabaria izan, "inor"en hitza zabaltzearen beharra ikusten dugu non modu horretara pertsona bakoitzaren eskubide sozial komunaren eta "...denbora librearen disfrutea..." (Giza Eskubideen Declarazio Unibertsalaren 24. artikulua)ren inguruan egindako lan izugarria erakutsi nahi da. Horretarako ingurune naturalean jardutea ezinbestekoa da, elementu hau gabe lortu nahi den ezer ez bailuke zentzurik. Ordea, dinamismo honen barrenean ekintza zabaltzea beharrezkoa ere bada. Guk sen on hori denen esku egotea nahi dugu eta horretarako txoko guztietara iritsi behar gara.