Joaldun berria

04:06


ENAITZ LAGUNDUK OSATURIKO "FAMILIA"REN ESKUTIK

Urrirua hila ta 

azken igandean
Enaitz gidari dela 
bere gibelean
Ittungo joaldunen 
erritmo berean
giro berexia suma
liteke airean.

ttuntturro ta ttonttorra
hitz baten aldea,
guretako erranahi 
bera du ordea,
Ittundarrak noiznahi
Mendaurreri beha
joaldunen ametsa 
ttonttorrin gordea.

Norabide berean
denok elkarrekin
ametsak betetzeko
bideari ekin
bakarrik baino hobe
beti lagunekin
zenbat ai garen Enaitz 
ikasten zurekin

Musika maite duzu
ez da erran beharrik
barrena alaitzen zaizu
goxatuz belarrik
musika parajutan
ba ote da parerik
Mendaurko ixiltasun
hau bezain ederrik

Mendaur kaskotik beitti
ikusmiran jarriz
udazkena kolore
marroixka ta gorriz
Zubieta, Elgorri
Itturen ta Aurtitz 
olkura errepikatu
behar dugu berriz

Zortziurtetako ametsa
beteaz gaurkoan 
oroitzapen pollitta 
gorderik kolkoan
Enaitz, Jare, ama, atta
hartu hau gogoan
beti izango gattuzue 
gu zuen ondoan


GURPILTREK BAY KEMEN (ESKERTZAK)

Hasierako ametsa
bihurtuz egiya
Hau bai polita ere

Zuon “familiya”
Gure txalo zaparrada
Zuei pila pila
Hona denen arteko
baliozko sariya

Lenbizikoz Iñigo
ta gero Nagore
Motxilitan sartua
Goxo-goxo Jare
Dena den ezin ahaztu
Honetan halare
Gure Enaitzen irria
Kolorez-kolore.

Ez gara bertsolari
Oso adituak
Baña barrenen dugu
Gaur bizitakuak
Gure buruan dira
Irri ta kantuak
Eskerrik asko denoi
Patxo ta Muxuak.

(Iturengo Arotzaren doinua)

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi