Jakintza bizipenak

06:11

Franko pentsatu izan dugu ikasteko asko falta zaigula; eta izatez hala da. Baina ikastaro ezberdinek, gure jakituria areagotzeko balio dute. Kasu honetan berriz, pauso bat haratago  goaz non “curso de guiado de ciegos en montaña” bezalako ikastaro ikaragarriei esker alde teorikoa nahiz praktikoa modu arruntean ikasteaz gain ikastaroko kide bakoitzaren bizipenak eta sentimenduen altxorra eta norabide barra osatzen dugun kideon bizikidetzaren lilura eskuratzen da. Eta honi guztiari,  Iñaki edo Francis bezalako irakasle paregabeak edota pazientzia handiaz jokaturiko eta esperientzia ikaragarriko kideak gehitzen badizkiogu, inoizko konbinazioa sortzea suertatzen da. Hau kontuan izanik soilik esan… eskerrik asko bizipen ahaztezin honengatik.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi