Urakana

09:20

La imagen puede contener: una o varias personas, montaña, cielo, césped, exterior y naturalezaFranko jendeak pentsatzen du guk eskaintzen duguna, hots mendia edozeinen esku izatea, meritu handikoa dela. Aldiz, gaur, beste behin ere txunditurik geratu gara.

Adarrara igo den Legazpiko koadrilarekin. Hasieratik erakutsi digute inklusioaren esanahia praktikan jarriz gero zer nolako eragina izan dezakeen. Askotan, teorian geratzen den hitz hori, gaur lurrundu egin da MENDI TALDE polit bat osatuz. Eta halaxe izan da bakoitzak bere gaitasun eta gabeziekin protagonistak den denak bihurtu direlarik. A zer nolako erakustaldia gazteena eta a zer nolako erakustaldia gurasoena ere.


Beraiek zurrunbiloa sortu dela esaten dute baina guk urakana ere sortu dela esten dugu gure barneak ere mugitu baitira. Aupa Legazpi!

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi